Campus

NOIZ?

Normalean ekainaren azken astean burutzen da. Goizeko 9:00etatik, eguerdiko 15:00ak arte irauten du. Oso aukera ona da saskibaloi gehiago ikasteko baita ongi pasatzeko ere.

BISITAK

Gazte berriko entrenatzaileak aparte, beste batzuk etortzen dira dinamika desberidnak umeekin egitera, baita gazte berrriko entrenatzaileei irakasteko. Gainera urtero saskibaloian aritu edo aritutako pertsonaren bat bisita egitera etortzen da.

EGUNEAN ZEHARREKO JARDUERAK

Eguna 6 zatitan banatzen da:

  1. Entrenamendua.
  2. Hamaiketakoa hartu.
  3. Lehiaketa (5+5) edo (3+3).
  4. Jokuak (taldeka).
  5. Igerilekura joan.
  6. Dutxa hartu.